Main Content
ZER DA ARDOARABA?
Aurten ere, Abenduaren 6etik 9ra, Gasteiz, enogastronomiaren hiriburu bihurtuko da, Ardoaraba dela eta. Familia eta lagunekin, Arabako Errioxako ardo hoberenak, Txakolinak, Euskadiko Sagardoak, gonbidatutako beste jatorritako edariak eta Euskadiko produktuekin sukaldatutako pintxoak dastatzeko aitzakia ezin hobea.
Bisita itzazu hiriko erdiguneko hiru Dastapen Guneak eta janari-dastapen eta menu bereziak prestatu dituzten 80 baino gehiago diren erdiguneko establezimenduak.
Jan eta edan, poliki-poliki, presa gabe… bizitzako bi plazerrik hoberenetakoak dira.
Lagunekin elkartu, eta planik hoberena sortu. Egin bat!
DASTAPEN GUNEAK
Presarik gabe, Euskadiko enogostronomia hoberenaz disfrutatzeko hiru gune.
KALEAK DASTATUZ
Gasteizko kaleak dastatu hiriko establezimendu ezberdinetan Ardoaraba puntuekin.
TXOKO GASTRONOMIKOA
Ezagu hitzazu ardoaren sekretuak, hauek ikuspuntu ezberdin batetatik gozatzen ikasi eta nahas itzazu “showcooking” batean bertako produktuekin prestatutako elaborazioekin. Zatoz gure Txoko Gastronomikora!
Enologiak, gastronomiak eta arteak Ardoarabako gune paregabeetan dute elkarpuntua. Gure Ondare eta kultura artistikoa ezagutzeko zortzi gune paregabe Arabako Errioxako ardoez eta Arabako Txakolinez gozatzen duzun bitartean. | |
|
-
ARABAKO BATZAR NAGUSIAK
Asteazkena 6 > 18:00-19:30
Gontés1868. urteko eraikin bat da, Martín de Saracíbar arkitektoak egina. Era berean, 1987an ere, XIX. mendeko eraikinarekin lotuta dagoen ondoko eraikin modernoago batean batzarkide-taldeen bulegoan eta batzar-lekuak atondu ziren.
-
ELIZBARRUTIKO ARTE SAKRATUAREN MUSEOA
Osteguna 7 > 12:30-14:00
Txakoli TxikubinVitoria-Gasteizko Arte Sakratuaren Museoak, Maria Sortzez Garbiaren Katedraleko girolan gai erlijiosoa lokarri duten artelan multzo garrantzitsu bat biltzen du.
-
KORDOI ETXEA
Osteguna 7 > 18:00-19:30
Bodegas 1808XV. mende amaierako jauretxe eta merkataritza-etxe baten baten arteko konbinazio bitxia da hau. Barruan, gotortutako dorre bat eta areto gotiko ikusgarria aurkituko dituzu, ardo on batez gozatzen duzun bitartean.
-
BIBAT MUSEOA
Ostirala 8 > 12:30-14:00
Díez CaballeroZatoz karten jatorria, horiekin lotutako kondairak eta sekretuak ezagutzera Fournier Karta Museoan. Gainera, ezagutu emakumeak XVI. mendetik gaur egun arte ardoaren munduan izan duen eta duen protagonismoa “Emakumea Ardogintzan-La Mujer en la Cultura del Vino” erakusketan.
-
MONTEHERMOSO
JAUREGIAOstirala 8 > 18:00-19:30
Eguren UgarteXIX. mendearen azken herenean, hiria ur gehiagoz hornitzeko beharrak hainbat jarduera eta neurri eragin zituen, eta horien artean nabarmentzekoa da 1885ean Campilloko Ur Biltegia eraikinaren inaugurazioa, Montehermoso jauregiaren parean.
-
SAN BIZENTE
Larunbata 9 > 12:30-14:00
Bodegas LavalleTenplu hau, hiriaren hego-ekialdeko muturra defendatzen zuen San Bizente gotorleku zaharraren gainean eraiki zuten. Areto-oinplanoko elizaren adibide arabar bakarra da. Antzinako iragan gotortuaren aztarna batzuk gordetzen dira erronda-pasabidearen arrasto batzuetan.
-
FAROLEN MUSEOA
Larunbata 9 > 18:00-19:30
BerarteImajina ezazu zure burua ardo bat dastatzen, abuztuaren 4an Errosarioaren Prozesioa osatzen eta argitzen duten beira polikromatuzko pieza ederrak inguratzen zaituzten bitartean.
-
IZEN EMATEAK
- PLAZA MUGATUAK
- Aurretiko izen-ematea > Whatsapp > 611 746 711
- Prezio: 15€ edo taloitegiko 18 puntu
Magia berezia duen Goiuri jauregia, ardozaleentzat esperientzia paregabea eta esklusiboa bizitzeko esparru ezin hobea bihurtzen da.
-
TOPAKETAK > ABENDUAK 10
Goiuri Jauregiam (Martin de Salinas Aretoan)
TOPAKETA: ARABAKO ERRIOXAKO INTERPRETAZIOAK
11:30 h – 13:00 h
Mahainguru-dastaketa honetan, nazioarteko gidetan goraipatzen diren ardogileak eta Arabako Errioxan proiektu alternatiboak sortzen dituzten pertsonak elkartuko ditugu. Aparteko topaketa honek abangoardia eta bikaintasun tradizionala bilduko du, nazioarteko gidetan puntuazio altua duten upategien sorkuntzak eta Arabako Errioxa kontzeptuaren mugak gainditu nahi dituztenak aztertuz. Ikuspegi desberdinak ezagutuko ditugu, eskualdeko ardo-aberastasuna ospatuz eta sektore liluragarri honetan kalitatea, jasangarritasuna eta hazkundea bultzatzen dituen truke aberasgarri bat sustatuz.
TOPAKETA: EMAKUMEAK ETA ARDOA
13:30 h – 15:00 h
Topaketa honek ardogintzaren sektoreko emakumeen errealitateak esperientziak aztertu eta partekatu nahi ditu, emakume inspiratzaileek ardogintzan dituzten eginkizunei eta erronkei buruzko ikuspegi baliotsuak eskainiz. Emakumeek eskualdeko landa-garapenari eta iraunkortasunari egiten dioten ekarpena aztertuko dugu, tokiko ardoen kalitatearen bikaintasuna eta jasangarritasuna bultzatuko dituen elkarrizketa aberasgarria sustatuz.
Nork ez du inoiz berezi sentitu izan nahi ardo on bat dastatzen erosketetan dagoen bitartean? Vitoria-Gasteizko hainbat saltokik beraien ateak irekiko dituzte esperientza ezin hobea eskaintzeko: Gabonetan zer oparitzeko ideiak emango dizkizute hainbat upategiko ardoak dastatzen dituzuen bitartean. |
- DASTA EZAZU ARDO BAT ZURE EROSKETEKIN
- Abenduaren 11ra arte
- AZALDUTAKO DASTAKETA
- Azaroak 30 | 20:00
FLORISTERÍA ARANTZA + TXAKOLI TXIKUBIN C/ANGULEMA, 11 |
VIAJES ARANA + TXAKOLI GARATE C/ARANA, 7 |
LILROUSSE + BERARTE C/REYES CATÓLICOS, 28 |
TXAKURZAIN + CASA PEQUE C/OLAGUIBEL, 30 |
DISFRACES ROMU + SIDRERÍA TREBIÑU C/AVDA. DE JUDIZMENDI, 18 |
COLCHONERÍA ELEJALDE + ARAICO C/FLORIDA, 43 |
PÖPELINA ATTELIER + AIMAREZ C/CANCILLER AYALA, 3 |
NAROA INFORMÁTICA + BODEGAS LEKUBE C/AVDA. REINA SOFÍA, 106 |
LA JAMONERÍA J. ÁNGEL PALACIOS + CASA PRIMICIA C/SAN PRUDENCIO, 15 |
TXIK TXAK + DOMINIO BERZAL C/PLAZA DE LA PROVINCIA, 6 |
KORA LIVING + MAISULAN PLAZA DEL RENACIMIENTO, 12 |
O´CARALLO PRODUCTOS GALLEGOS + BENETAKOA C/VENEZUELA, 18 |
HOTEL RESTAURANTE ELORRIAGA + LUIS R C/ELORRIAGA, 15 |
IMARO + SIDRERÍA KUARTANGO C/REYES DE NAVARRA, 33 |
- * 18:00
EMAKUMEA ARDOGINTZAN
- “Emakumea Ardogintzan” Erakusketa
- Azaroaren 22tik aurrera
- Bibat Museoa
Erakusketak, XVI. mendetik gaur egun arte ardoaren munduan emakumeak izan duen eta duen protagonismoaren bidez, kultura, arkitektura, historia eta ekoizpen, elaborazio, landa-lan eta upeltegi sistemak deskribatzen ditu. 200 X 120zm-ko 21 panelek osatzen dute.
Erakusketa hau Talka Galeriak eta Celaya Fundazioak burutu dute.
ARDOARABA ZOZKETA
PARTEKA ITZAZU ZURE ARDOARABAKO MOMENTUAK ETA EGIN EZAZU TOPA GURE SARIEKIN!
BOZKA EZAZU ARDOARABAKO ZURE UPATEGIRIK GOGOKOENA
edo ARDOARABAKO ZURE PINTXORIK GOGOKOENA
Eta lortu ezazu “Ardoaraba Upategi” bat: Ardoaraba 2023-ko upategi parte-hartzaile bakoitzaren botila bat.
PARTEKATU ARGAZKI BAT (PUBLIKAZIOETAN EDO STORY-ETAN) #MOMENTOSARDOARABA HASHTAG-A ERABILIZ ETA @ARDOARABA AIPATUZ. EZ AHAZTU INSTAGRAMEN JARRAITZEAZ!
Eta irabaz ezazu ENOBUS A TU AIRE esperientzia bat bi pertsonentzako ARABAR ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEARI esker: bisita turistikoa + bisita eta dastaketa upategi edo eta wine bar batean.