• Skip to main content
  • Skip to footer
Ardoaraba
  • eu
  • es

Ardoaraba

  • Zer da Ardoaraba?
  • Jan eta Edan
  • Txoko Gastronomikoa
  • Gune Paregabeak
  • Summum
  • Shop&Wine
  • Emakumea Ardogintzan
  • Ardoaraba Zozketa

Main Content

ZER DA ARDOARABA?

Aurten ere, Abenduaren 5etik 8ra, Gasteiz, enogastronomiaren hiriburu bihurtuko da, Ardoaraba dela eta. Familia eta lagunekin, Arabako Errioxako ardo hoberenak, Txakolinak, Euskadiko Sagardoak, gonbidatutako beste jatorritako edariak eta Euskadiko produktuekin sukaldatutako pintxoak dastatzeko aitzakia ezin hobea.

Bisita itzazu hiriko erdiguneko hiru Dastapen Guneak eta janari-dastapen eta menu bereziak prestatu dituzten 60 baino gehiago diren erdiguneko establezimenduak.


Deskargatu zure Ardoaraba 2024 gida hemen

Jan eta edan, poliki-poliki, presa gabe… bizitzako bi plazerrik hoberenetakoak dira.
Lagunekin elkartu, eta planik hoberena sortu. Egin bat!

DASTAPEN GUNEAK

Presarik gabe, Euskadiko enogostronomia hoberenaz disfrutatzeko hiru gune.

+ info >>

KALEAK DASTATUZ

Gasteizko kaleak dastatu hiriko establezimendu ezberdinetan Ardoaraba puntuekin.

+ info >>

22€TAN EROS EZAZU ZURE PUNTU TALOITEGIA (KOPA BARNE), DASTAPEN ETA INFORMAZIO GUNEAN

ZEREKIN TRUKA DITZAZKET NIRE PUNTUAK?

  • ARDOAREN HITZA – PALABRA DE VINO

  • IZEN-EMATEAK HEMEN
  • PLAZA MUGATUAK
  • 15€

Villa Suso jauregia bezalako magia berezia duen espazio batean, ardozaleentzat esperientzia paregabe eta esklusibo bat bizitzeko eszenatoki aproposa bihurtzen da.

Gure ardo onenetariko batzuen sortzaileek euren sorkuntzaz gozatzen duten bitartean elkarrizketa bat izateko aukera ematen digute. Nazioarteko gidetan oso puntuazio altua duten ardoen aukeraketa, haien atzean dagoen guztia dastatzeko eta ezagutzeko aukera izango duguna.

  • TOPAKETAK > AZAROAK 30

    Villasuso Jauregia (San Martín de Salinas)

TOPAKETA

12:30 – 14:30

Lehenengo zatia

Bertan izango dira Lezako (Arabako Errioxa) Aiurri upategiko Pedro Ruiz Aragoneses eta Villabuenako (Arabako Errioxa) Tao Platón Bideona upategietako kideak.

Bi proiektu horien filosofian sakondu ahal izango da, ardogintzako proposamenetan tradizioa eta modernitatea uztartzeko duten gaitasunagatik nabarmendu baitira. Mahastizaintza jasangarrira, mahasti historikoen berreskurapenera eta arabar izaera benetakoena adierazten duten ardoen ekoizpenera hurbilduko gara.

Bigarren zatia

Bastidako Cosecheros taldea da protagonista, eta, Telmo Rodriguezen laguntzarekin eta mentoriarekin, proiektu berezi bati ekin diote: horietako bakoitzak, Telmoren beraren eta La Granja Remelluriren ekipo eta instalazioen laguntzarekin, Bastidako mahastiekin duen ikuspegia eta lotura islatzen duen ardoa sortu du.

Eskualdeko ardogintza-ondarearekin lotura handia duen enologo ospetsu baten eta tokiko ekoizle txikien arteko lankidetzak eskualdeko tradizioa biziberritu dezake, Arabako Errioxako mahastizaintzako eta ardogintzako praktiken aberastasuna eta dinamismoa nabarmenduz. Elkarrizketan prozesuaren erronkak eta lorpenak aztertuko dira, baita belaunaldien arteko ezagutzaren transmisioaren balioa ere.

TOPAKETA

18:30 – 20:30

Frederiz Galtier, Bruselako Munduko Lehiaketaren ordezkaria, eta Sylvain, Wine Space enpresakoa, izango dira saio honetako protagonistak.

Horiekin, mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreak gaur egun dituen joera nagusiak aztertuko ditugu, sektoreko ekitaldi handien esperientzia oinarri hartuta, bereziki Bruxellesko Concours Mondial (CMB). Lehiaketa ibiltari honek 30 urte baino gehiago daramatza munduko lurren aberastasuna agerian jartzen, eta mundu osoko gustuen eta kontsumo-joeren bilakaera erakusten du.

ZWine Space CMBko bazkide den Bordeleko enpresa gaztearekin, saritutako ardoen dastaketa bat (Arabako Errioxa eta Txakolinak) antolatuko dugu, lehiaketaren baldintza egokietan. Adimen artifiziala erabiltzen duen abangoardiako teknologia konektatu bati esker, dastatze honek murgiltze esperientzia paregabea eskainiko du, tradizioa eta berrikuntza teknologikoa uztartzen dituena.

TXOKO GASTRONOMIKOA

Ezagut hitzazu ardoaren sekretuak, hauek ikuspuntu ezberdin batetatik gozatzen ikasi eta nahas itzazu “showcooking” batean bertako produktuekin prestatutako elaborazioekin. Zatoz gure Txoko Gastronomikora!

Ezagutu >

Enologia, gastronomía eta artea Ardoaraban elkartzen dira, gune paregabeetatik ibilbide berezi bat proposatuz. Arabako Errioxako ardoez eta Arabako Txakolinez gozatuz gure ondare eta cultura artistikoa ezagutzeko zortzi toki paregabe izango ditugu.
  • IZEN-EMATEAK HEMEN
  • Iraupena: 1h 30´
  • 7€ edo taloitegiko 8 puntu
  • ARABAKO BATZAK NAGUSIAK

    Ostirala 6 > 12:30-14:00
    Aimarez

    1868. urteko eraikin bat da, Martín de Saracíbar arkitektoak egina. Era berean, 1987an ere, XIX. mendeko eraikinarekin lotuta dagoen ondoko eraikin modernoago batean batzarkide-taldeen bulegoan eta batzar-lekuak atondu ziren.

  • GOBERNUAREN ORDEZKARIORDETZA ARABAN

    Ostirala 6 > 18:00-19:30
    Casa Peque Upategia

    Ezagutu Gobernuaren Arabako Ordezkariordetzaren eraikina, Estatuko Administrazio Orokorraren egungo egoitza. Gasteizko puntu neuralgikoa XIII. mendetik. San Frantzisko komentu zaharraren aurrien gainean eraikitako eraikina da, eta Arabako Batzar Nagusia, Probintziako Artxiboa eta kuartel militarra egon dira bertan. Historia eta modernitatea elkartzen diren bisita.

  • KORDOI ETXEA

    Larunbata 7 > 12:30-14:00
    Bodegas Araico

    XV. mende amaierako jauretxe eta merkataritza-etxe baten baten arteko konbinazio bitxia da hau. Barruan, gotortutako dorre bat eta areto gotiko ikusgarria aurkituko dituzu, ardo on batez gozatzen duzun bitartean.

  • ARTE ETA LANBIDE ESKOLA

    Larunbata 7 > 18:00-19:30
    Sidrería Kuartango, zumo y mosto

    Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolak 250 urte bete ditu, eta urte horietara iritsi den Arabako erakunde bakarra da. Gainera, zentro hori historiaz eta artez betetako mende bat baino gehiagoko jauretxe batean dago, eta ikasturte bakoitzean mila gasteiztar baino gehiago igarotzen dira bertatik. Horrek Ardoarabari urtemuga berezia ospatzeko ateak irekitzen dizkion gune paregabean bihurtzen du.

  • BISITA ARKITEKTONIKOA

    Igandea 8 > 12:30-14:00
    Berarte Vinos Ecológicos

    Ignacio Aldecoa Kultur Etxea eta inguruak

    “Istorio baten zati bat” Gasteizko lehen parke publikoa, “Florida”, Alberto Yela arkitektoak gidatutako ibilbidearen hasiera da. Ignacio Aldecoa idazle gasteiztarraren eleberriaren izenburua hartuta, espazio horretan egindako zenbait esku-hartze aztertuko ditugu, 1820ko jatorrizko parketik 2006ko “Los jardines secretos del agua” arte, Eusko Legebiltzarraren egoitzatik (1854), Katedral Berritik (1907-1969), Goya gasolindegitik (1935) igaroz.

    200 urteko geldialdi bakoitza “Historia baten parte” da, eta Ignacio Aldecoa Kultur Etxean (1974) amaitzen da, eleberrian bezala, tradizioa eta modernitatea uztartuz.

PUTXEREN
DASTAKETA

  • Igandea 8
  • 13:00
  • Taloitegiko 7 puntu

Aurten proposamen gastronomiko berri bat dugu: putxeretan prestatutako babarrun dastaketa, igandean 13:00etatik aurrera Plaza Berrian eskainiko dena. Putxera antzinako tren harrizulatzailearen trenbideei lotutako kozinatzeko tresna bat da, Gaztelako meatze-arroa euskal industria siderurgikoarekin lotzen zuena. Bertan, su motelean sukaldatzen da, landareikatza eta hurbileko produktuak erabiliz. Putxerari lotutako platerik ezagunena sakramentudun babarrunak dira.

Nork ez du inoiz berezi sentitu izan nahi ardo on bat dastatzen erosketetan dagoen bitartean? Vitoria-Gasteizko hainbat saltokik beraien ateak irekiko dituzte esperientza ezin hobea eskaintzeko: Gabonetan zer oparitzeko ideiak emango dizkizute hainbat upategiko ardoak dastatzen dituzuen bitartean.
  • DASTA EZAZU ARDO BAT ZURE EROSKETEKIN
  • Abenduaren 8ra arte

  • AZALDUTAKO DASTAKETA
  • Azaroak 28 | 20:00

FLORISTERÍA ARANTZA + TXAKOLI TXIKUBIN
C/ANGULEMA, 11
VIAJES ARANA + TXAKOLI GARATE
C/ARANA, 7
LILROUSSE + BERARTE
C/REYES CATÓLICOS, 28
TXAKURZAIN + CASA PEQUE
C/OLAGUIBEL, 30
DISFRACES ROMU + SIDRERÍA TREBIÑU
C/AVDA. DE JUDIZMENDI, 18
COLCHONERÍA ELEJALDE + ARAICO
C/DONOSTI, 64
NAROA INFORMÁTICA + BODEGAS LEKUBE
C/AVDA. REINA SOFÍA, 106
LA JAMONERÍA J. ÁNGEL PALACIOS + CASA PRIMICIA
C/AVDA. GASTEIZ, 33
TXIK TXAK + DOMINIO BERZAL
C/PLAZA DE LA PROVINCIA, 6
KORA GREEN CITY + MAISULAN
PLAZA DEL RENACIMIENTO, 12
O´CARALLO PRODUCTOS GALLEGOS + BENETAKOA
C/VENEZUELA, 18
HOTEL RESTAURANTE PALACIO DE ELORRIAGA + LUIS R
C/ELORRIAGA, 15
IMARO + SIDRERÍA KUARTANGO
C/REYES DE NAVARRA, 33
ARLEKIN LIBURUDENDA + AMADOR GARCÍA
C/PINTOR DÍAZ DE OLANO, 7

EMAKUMEA ARDOGINTZAN

  • “Emakumea Ardogintzan” Erakusketa
  • Azaroaren 22tik aurrera
  • Bibat Museoa

Erakusketak, XVI. mendetik gaur egun arte ardoaren munduan emakumeak izan duen eta duen protagonismoaren bidez, kultura, arkitektura, historia eta ekoizpen, elaborazio, landa-lan eta upeltegi sistemak deskribatzen ditu. 200 X 120zm-ko 21 panelek osatzen dute.

Erakusketa hau Talka Galeriak eta Celaya Fundazioak burutu dute.

ARDOARABA ZOZKETA

PARTEKATU ZURE ARDOARABAKO MOMENTUAK ETA TOPA EGIN GURE SARIEKIN!

BOZKA EZAZU ARDOARABAKO ZURE UPATEGIRIK GOGOKOENA
edo ARDOARABAKO ZURE PINTXORIK GOGOKOENA

Eta lortu ezazu “Ardoaraba Upategi” bat: Ardoaraba 2024-ko upategi parte-hartzaile bakoitzaren botila bat.

PARTEKATU INSTAGRAMEN [ARGITALPENEAN EDO STORY-N] ARDOARABAKO ARGAZKI BAT GURE PROFILA ETIKETATUZ (@ARDOARABA)

Eta hainbat esperientzia irabazi Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideari esker: upategira kata + dastaketa edo museora bisita.

Legezko oinarriak >

ARDOARABA OSTATUAK

Gran Hotel Lakua
Kora Green City
Apartamentos Divan
Hotel Restaurante Palacio de Elorriaga
Hotel Gobeo Park

Footer

Antolatzailea · Organiza

  • Gasteiz On

Babesle ofizialak · Patrocinadores oficiales

  • Ayuntamiento Vitoria-Gasteiz
  • Diputación Foral Álava
  • Gobierno Vasco

Babesle bereziak · Patrocinadores especiales

  • El Correo
  • Vital Fundazioa
  • Kutxabank

Laguntza teknikoa · Apoyo técnico

  • Abra
  • Arabako Txakolina
  • Euskadi Gastronomika
  • Hazi
  • Ruta del Vino Rioja Alavesa
  • Turismo Vitoria-Gasteiz
  • Vitoria Gasteiz Wine City

Laguntzaileak · Colaboradores

  • Gran Hotel Lakua
  • Kora Green City
  • Apartahotel Diván
  • Palacio Elorriaga
  • Hotel Gobeo Park
  • Ardoaraba
    • Gasteiz On
    • 945 150 268
    • www.gasteizon.eus
    • www.ardoaraba.com
  • Lege Oharra
  • Cookie politika
  • Pribatasun politika